Donostiako Aste Nagusiarekin bat etorriz, Renferen aldiriko trenen zerbitzuak tren eta autobus zerbitzu konbinatu berezia antolatu du abuztuaren 9tik 17ra arteko gauetarako. Gipuzkoako trenbide sareko hirugarren haria ezartzeko obrak direla eta, tren zerbitzua eten egingo da sareko zenbait tartetan. Ondorioz, zerbitzu berezi horrek 40 tren jarriko ditu, gauez, Hernanitik Brinkolara, eta 480 autobus Donostiatik Hernanira.
Gaueko aldiriko tren horiek Aste Nagusiko gau guztietan egongo dira funtzionamenduan, Hernanitik Brinkolara. Tren zerbitzu horrekiko konexioa bermatzeko, autobusak jarriko dira Donostia eta Hernaniko geltokien artean. Ordutegiak Renfe.com webgunean kontsultatu ahalko dira.



Deja un comentario