22 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak graduko titulazioen inguruko onlineko informazio saioak hasi ditu
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Salvamento Marítimo Humanitarioaren aldeko kontzertua Albaolan

10 Sep.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Ekimen solidarioa Orona Fundazioak eta Albaola Elkarteak sustatzen dute eta Tenpora taldea arituko da

Orona Fundazioak eta Albaola Elkarteak kontzertu bat antolatuko dute irailaren 30ean Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian. Biltzen duten dirua Salvamento Marítimo Humanitario GKEari laguntzeko izango da, 2015ean sortu zen erakundea Greziako krisi humanitarioari aurre egiteko hain zuzen ere eta itsas salbamenduko lanak egiten ditu Mediterraneoan errefuxiatuei laguntzen.

Ekimenak bi erakundeen arteko 5. urteurrenarekin koinziditzen du eta Tenpora taldeak joko du. Sarrera borondatezkoa izango da eta erakunde antolatzaileek ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez, batez beste aulkiko hamar euro lortzea da helburua.

Iñigo Marquet Orona Fundazioko Garapen Saileko zuzendariak adierazi duenez, “ekimenak partekatzen ditugun balioak eta xedeak ditu oinarri. Honela, Orona Fundazioarentzat funtsezkoak diren bi esparru bultzatzen ditugu, kultura musikalaren sustapena eta gizarte kohesioa”.

Beste aldetik, Xabier Agote Albaola Elkarteko presidenteak “horrelako tantek elkartasun itsaso bat osatzen laguntzen dutela”, azpimarratu du.

Escribir comentario