23 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

Santo Tomasek Donostiako autobusen errekorra apurtu zuen: 128.960 bidaia

Imagen de un autobús diurno en Amara. Foto: Santiago Farizano
24 Dic.18
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Orain arteko marka beste abenduaren 21 batek zeukan, 2012 urtekoa hain zuzen, Dbus-ek aurten baino 4.142 bidaia gutxiago zenbatu zituenean

2018ko San Tomas egunean, pasa zen abenduaren 21an, Donostia hiriko autobusek inoiz baino erabilera gehiago izan zuten. Guztira 128.960 bidaia zenbatu ziren Dbus-en ibilgailuetan egun osoan zehar, errekor berria. Egun horrek donostiarren artean daukan erakarpena garbi dago, orain arteko marka beste Santo Tomas batek zeukalako, 2012 urtekoa hain zuzen. Orain dela sei urte 124.818 bidaia egon ziren, aurten baino 4.142 gutxiago. Beraz, gailurra %3,2 hazi da.

Erabilera masiboak “aurreikuspen guztiak gainditu zituen”, dio Dbus konpainiak ohar batean. 128.960 bidaia asko dira, abenduko lanegun arrunt batean batazbeste egoten den kopuruarekiko 30.000 bidaiari baino gehiago hain zuzen. Iazko datuekin alderatuta, kopurua ia %7 igo da.

Lineen arabera, hauek izan dira erabilienak:

– 28-Amara-Ospitaleak: 19.027 bidaia.
– 13-Altza: 17.111.
– 5-Benta Berri: 16.017.
– 26-Amara-Martutene: 7.961.
– 17-Gros-Amara-Miramon: 7.305.
– 14-Bidebieta: 5.452.
– 9-Egia-Intxaurrondo: 5.417.
– 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio: 5.371.
– 25-Benta Berri-Añorga: 5.264.

Santo Tomasen, Dbus-ek 20 gidari eta autobus osagarriekin sendotu zituen lineak, 233 gidari izan zirelarik egun osoan zehar zerbitzua eman zutenak. Aldi berean, oharrak “Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria” eskertzen du, horiei esker “garraio publikoak behar bezala funtzionatu zuelako”.

Escribir comentario