28 de noviembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Estudiantes de Deusto practican lo aprendido en un Juzgado de Primera Instancia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica

Sei udal eta sei era herritarrei ahotsa emateko

23 Nov.17
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

Herri eta nazioarteko erakundeen esperientzia arrakastasuak elkarbanatu eta zabaltzeko asmoz, gaur, Gipuzkoako I Herritarren Parte-Hartze Kongresua ospatu da Tabakaleran, Etorkizuna eraikiz lankidetza gobernantzaren dinamikaren barruan. Sei udalek beren herritarren parte-hartze tresnak partekatu dituzte. «Kudeaketa irekiago baten erronka guztioi dagokigu, lurralde eta herrialde apustua da. Horren erakusle argi dira, gaur aurkeztutako sei proiektuak», azaldu du Imanol Lasa ahaldunak.
Donostia: Arroka: 2017ko otsaila eta martxoa bitartean, udalak Arrokako (Amara) inguruaren etorkizunerako bi proposamenen prozesu parte-hartzailea burutu zuen: plaza bat ala frontoi bat.
Irun: Alkateak hiriko 17 auzoetako bat bisitatzen du hilero, eskaera eta proposamenak biltzeko.
Tolosa: Tolosatzen: Herritarrek diagnosi partekatua eta proiekzio kolektiboa burutu dute herriaren etorkizuneko erronken inguruan, 2030eko Tolosa imaginatuz.
Hernani: Erabaki Hernani Decide: 500.000 euroko balioa duen azken aurrekontuetako atal bat herritarrekin batera eztabaidatu eta aukeratzeko prozesua.
Oñati: 2013.urtean, herriko hainbat kultur eta gizarte elkartetik ikusi zuten lokal baten beharretik abiatuz, proiektu kolektibo zabalago bat sortzeko ideia sortu zen, 6.000 metro kuadroko eremua aprobetxatuz; horrela, antolatutako elkarteek ez ezik, irabazi-asmorik gabeko edozein elkartek ere erabili ahal izateko: Eltzia.
Urnieta: Inbertsio estrategikoak: 2016.urtea, inflexio puntua izan zen gobernu irekiarekiko apustuan. Legealdiko inbertsio estrategikoak zehazteko prozesu parte-hartzailea martxan jarri zen, eta hauetarako, 4 milioi euro zuzentzen dira, hau da, urteko aurrekontuaren %45.

Escribir comentario