22 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Sevilla izango da Erregina Kopako finalerdietako Realaren aurkaria

Irudia: Real Sociedad.
04 Feb.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Otsailaren 17an jokatuko dute kanporaketa honen partidu bakarra, Gipuzkoan gainera; kontrako taldea Ligako azkenaurrekoa da

Zozketak hitz egin du: Sevilla izango da Erregina Kopako finalerdietako aurkaria Realarentzat. Ligako azkenaurreko postuan sailkaturik daude andaluziarrak, eta gainera zozketak berak neurketa Gipuzkoan izango dela erabaki du. Finala hurbilago dagoela esan genezake. Finalerdia otsailaren 17an jokatuko da.

Zorte ona izan du Realak, bi talderik gogorrenak beste kanporaketan izango direlako aurrez aurre: Atlético de Madrid-Bartzelona, Ligako lehenengoa eta bigarrena, hain zuzen, baita Kopako azken edizioaren finalistak ere.

Hala ere, gehiegi fidatzea inoiz ez da plan aproposa. Final-laurdenetara begiratzen badugu, Sevillak Levante kanpoan utzi zuela ikusiko dugu, Ligako hirugarrena hain zuzen, eta gainera Valentzian jokatu zen partida batean.

Zozketa Granadako Alhambra ikusgarrian ospatu da. Zerbaitegatik, hiri horretan jokatuko da finala, maiatzaren 11an. Egongo al dira hor ere txuri urdinak…?

Escribir comentario