Inicio » Idiomas » Euskera » Sexberdinak, Tanttaka Teatroaren antzezlana, aurtengo Donostia Antzerki Saria

Eszenatokiak Kultura

Sexberdinak, Tanttaka Teatroaren antzezlana, aurtengo Donostia Antzerki Saria

Antzezlan honek aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari saria jasoko du martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna. Saria eman ondoren, obra antzeztuko da Victoria Eugenia eszenatokian

Sexberdinak antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 24. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2023an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz Donostian eskainitako antzezlanik onena. Lan honetako aktore protagonistak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira.

Tanttaka konpainia irabazleak 12.000 euro eta Aitor Ruiz de Eginoren artelana jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria eman eta gero lan irabazlea eskainiko da doan.

Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia ditu protagonista antzezlan honek. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, hainbat beldur, amets eta ilusio ditugula erakusteko.

Antzezlan hau ikusteko gonbidapenak martxoaren 25ean egongo dira eskuragarri Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa