Stop Desahucios taldeak etxe turistikoen ordenantzaren aurkako hiru arrazoibide aurkeztu ditu udaletxean. Erakundearen ordezkariak, Rosa Garcíak, esan du hiru arrazoibide hauen oinarria berbera dela: «Donostian ezin da inondik inora alokairuan bizi». Rosa García Eneko Goia alkatearekin labur bildu da eta «egungo araudia ez dela malgutu» behar eskatu dio. Hau da taldearen proposamena.
«Geure buruari galdetu behar dioguna, gehienbat, zera da, non biziko dira pertsonak? Hau da garrantzitsuena. Horrexegatik ez dugu lehenengo solairutik gora apartamentu turistikorik nahi eta horretarako gaur egungo araudia errespetatu behar da», azaldu du Garcíak.
Stop Desahucios taldea larritu egin da «Aparture-k kudeatzen dituen etxebizitza turistikoak 490tik 1300ra pasa direlako eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ustetan etxegabetze-agindu kasuak asko igo direlako Euskadin, kasu guztial alokairuarekin erlazionatuta. Hiri honetan alokatzeko pisu gutxi daudela kontuan hartuta, zer pasako da daudenak turistentzako erabiltzen badira?», galdetzen dio bere buruari Stop Desahucios taldeak.
Nuevos cambios en la rotonda de Anoeta por los avances en las obras de la estación del topo
Se recomienda el uso del servicio de transporte público y, en caso de ser imprescindible el uso del vehículo privado,...
Seguir leyendo