Inicio » Idiomas » Euskera » Tinatxo estropada bitxia, larunbatean Donostiako portuan
Tradizioak

Tinatxo estropada bitxia, larunbatean Donostiako portuan

16 urtetik gorako pertsona guztiei irekita dago, izen-ematea Euskal Itsas Museoaren web orrian bete eta gero

Iazko tinatxoen estropada, Donostiako portuan. Irudia: Euskal Itsas Museoa.

Euskal Itsas Museoak, «itsas ondarearen garrantzia nabarmendu nahian», hurrengo larunbatean (urriaren 1ean, goizeko 10.00etan) III. Nazioarteko Tinatxo Estropada ospatuko du Donostiako portuan. Museoaren hitzetan, «estropada xelebre honen helburua gure kostetan desagertzen ari den tradizio bat berreskuratzea da«, hau da tinatxoak (egurrezko upelak erdibituak) txalupa gisa erabiltzearena.

Estropada 16 urtetik gorako pertsona guztiei irekita dago eta izen-ematea hiru eurotakoa izango da pertsonako, Euskal Itsas Museoaren web orriaren bidez burutu beharko delarik (www.itsasmuseoa.eus). Tinak eta arraunak prezioaren barne izango da, eta lasterketaren ondoren, doako luntxa eskainiko da Kofradia Itsas-Etxea kofradiaren eskutik.

Museoaren komunikatuarekin jarraituz, Museoak tinatxo eta arraun bana banatuko ditu partaideko. 80 metro dituen lasterketa da: «Kaiarribako arrapalan tinatxoak hartu ondoren, Gurutze Gorriaren ondoan dagoen baliza bateraino joan beharko dute ontzian dagoen arrauna hutsune biribilean ipinita, albo batera eta bestera eraginez. Ziaboga egin eta gero, hasiera puntura bueltatu beharko dira. Estropada osoan zehar parte-hartzaileek tina barruan egon beharko dute estropada baliozkoa izateko«.

Estropadak lau txanda izango ditu, eta txanda bakoitzean sei pertsonek hartuko dute parte. «Txanda bakoitzeko onenek finala jokatu ondoren, epaimahaiak irabazleak izendatuko ditu».

Sariei dagokionez, epaimahaiak hiru garaile izendatuko ditu. «Lehenengo saria irabazten duen pertsonak, II. Joanes de Areizaga bigarren banderaz gain, bi pertsonentzat bela bataio bat lortuko du Navegavelaren eskutik». RCTSSk bigarrenari bi pertsonentzat piraguismo irteera bat oparituko du, «eta stand up paddle egiteko bi ibilaldi hirugarrenarentzat».

Ekimen honetan parte hartzen duten kolaboratzaileak RCTSS, Navegavela, Donostiarra Arraun Elkartea eta Kofradia Itsas-Etxea dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.