19 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Turislanek 200 lanpostutik gora eskainiko ditu, batzuek hotel berrietan

Foto: Diputación
21 Feb.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

Turislan otsailaren 26an eta 27an egingo da, Ficoban, eta sektore turistikoarekin erlazionaturiko 200 lanpostutik gora eskainiko ditu, 65 stand egongo dira eta (hasiera batean) 2.000 kurrikulum mugituko dira. Edonola ere, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, eta azokan bertan entregatu daiteke kurrikuluma. “Sektore honetan lana badago”, esan du Kino Martínez Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko idazkari nagusiak azokaren aurkezpenan eta berekin egon dira Denis Itxaso, Kultura eta Turismo diputatua; Maite Valmaseda, Merkataritza Federazioko zuzendaria; Paul Liceaga, Adegiko Elkarte Sektorialen zuzendaria; eta Maite Cruzado, Turismoko zuzendaria. Bigarren edizioa besterik ez da baina argi dago Turislanek gora egingo duela Gipuzkoako turismoaren erreflexuaren egoera bailitzan.
Eskaintzen diren 200 postuen artean, batzuek Donostian eta inguruan eraikitzen ari diren hotel berrietan egongo dira, eta gaur goizean esan dutenen arabera, guztira 400 lanpostu eskainiko dituzte martxan jarri eta gero.
Lehenengo egunean zehar, hainbat entitate eta hizlarik parte hartuko dute, turismoaren arloan kalitatezko prestakuntza ematearen inguruan, bisitatzen gaituztenei harrera eta arreta onena emango dien kalitatezko sektore bat eraikitzeko. Hurrengo egunean, otsailak 27, helmuga arduratsu bat eraikitzeari buruz izango dira hitzaldiak. Sektoreko profesionalek parte hartuko dute, eta helmuga arduratsu bat sustatu beharrari buruz hitz egingo dute, hainbat ikuspuntutatik: irisgarritasuna, teknologia berriak, bizikidetza soziala, eredu turistikoaren jasangarritasuna eta berrikuntza ostatuen sektorean.
Turislaneko prentsaurrekoan turismoak urtarrilan izan duen balantzearekin kointziditu du eta bai Donostian eta baita probintzia osoan ere positiboa izan da.

Escribir comentario