25 de noviembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Estudiantes de Deusto practican lo aprendido en un Juzgado de Primera Instancia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica

Turismoaren aurkako kanpainako 8 auziperatuek abenduan deklaratuko dute

30 Nov.17
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

«Pankarta bat jarri eta kentzea oztopatzeagatik, bi pertsonari larriki desobeditzea egozten zaie, eta maiatzaren 1ean hotel baten okupazio sinbolikoagatik beste bost pertsona auziperatuak daude kalteak egotzita. Turismoaren esplotazioaren aurrean, aldaketak bilatzen saiatzen gara, eta erantzuna, errepresioa da». Hau da arratsalde honetan, Alde Zaharrean adierazi dutena zortzi auziperatuek. Hauek Donostiako epaitegira joan beharko dute deklaratzera abenduaren 11 eta 18an, Ertzaintza eta Udaltzaingoaren esku-hartzearen ondoren, uda honetan, turismoaren aurkako kanpainagatiko desobedientzia eta kalteak egotziz.
Deklarazioa Santa Mariako Basilikaren mailadietan izan da, Kale Nagusia Abuztuaren 31rekin elkartzen den izkinan eraiki nahi duten hotel baten aurkako ostegun guiztietako elkarretaratzearen ostean. «Azken urteotan agerian gelditu da, Donostian praktikan jarri den turismo izenez ezagutzen dugun negozioak auzotarron eskubideak behin eta berriro urratzen dituela. Horren adibide, espazio publikoen pribatizazioa, jasan ezinak diren gaueko ordu txikietako zalapartak edota pisuen prezioak urtean %15 igotzea dira» azaldu dute auziperatuek, eta Eleak Libreren izenean, dei egin diete donostiar guztiei, gaiaren inguruan lanean jarraitzeko, mobilizatzeko eta antolatzeko.

Escribir comentario