Gurutze Gorriak 7.396 esku-hartze burutu ditu guztira uda honetan Gipuzkoako hondartzatan, zeinetan sosrospen eta salbamendu zerbitzuak eskaini dituen. Gehienak, osasun-laguntzak izan dira; guztira 5.844. Uda, orokorrean, nahiko lasaia izan da, eta egun eguzkitsuak gutxi izan direnez, 2016an baino %36 gutxiago izan dira eman beharreko laguntzak. Kasu gehienak zauriak eta ebakiak izan dira (2.610), ondoren salbario ziztada (900) eta traumatismo itxiak (660).
Bestalde, pertsonen erreskatea Gurutze Gorriak hondartzatan duen esku-hartzearen barne dago, eta pasa den urteko denboraldian 168 izan baziren ere, uda honetan 351 izan dira; beraz, %91 gehigo.
Erreskate gehienak Zarautzeko hondartzatan izan dira (155); Zumaiako Itzurun hondartzan (71) eta Donostiako Zurriolan (70). Era berean, 194 lagun eraman behar izan dituzte ospitaletara.
Galdutako 277 pertsona ere izan dira. Eta gizarte laguntzari dagokionez, 730 izan dira guztira esku-hartzeak. Lagunduriko 428 bainu eskaini dira, eta 302 aldiz erabili dira makulu anfibioak.
La Real Sociedad cae frente al Real Madrid (0-1)
El encuentro comenzó con un ritmo vibrante y el conjunto txuriurdin mostró más empuje
Seguir leyendo