04 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Udalak ESI Donostialdeari eman dio hiriko bandera

Foto: Ayto
27 Ene.21
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Bandera Donostia Ospitalearen sarreran egongo da

Donostiako alkate Eneko Goia Donostia Ospitalean izan da gaur goizean eta, bertan, San Sebastian eguneko bandera pertsonalizatua eman dio ESI Donostialdeako zuzendari gerente Itziar Perez-i. Bandera Donostia Ospitalearen sarreran egongo da ikusgai.

Eneko Goiak eskerrak eman dizkie ESI Donostialdeako langile guztiei, medikuak, erizainak, auxiliarrak, garbiltzaileak, mantentze-lanak eta gainerako langile guztiei, hilabete hauetan guztietan COVID-19aren birusaren aurkako borrokan egiten ari diren lanagatik. Birusak historian hamaseigarren aldiz bertan behera utzi du San Sebastian egunaren inguruko ospakizuna, eta ez zen horrelakorik gertatzen 60.hamarkadaren amaiera eta 70.hamarkadaren hasieratik.

Goiak honakoa azpimarratu du: “Esanahi handia du ESI Donostialdeari hiriko egun handienaren harian pertsonalizatutako bandera hau emateak. Izan ere, donostiar guztiok batzen gaituen eta harro sentiarazten gaituen bandera honekin gure babesa, indarra eta maitasuna adierazi nahi diegu erakunde honetan lan egiten dute hainbat arlotako profesionalei”.

ESI Donostialdeako zuzendari gerente Itziar Perezek jaso du bandera ESI Donostialdeako profesional guztien izenean eta alkateari zein Donostiako Udalari eskerrak eman dizkie, Donostiaren izenean jasotako aitorpenagatik: “Azken hilabetotan lan gogorra izan dugu, eta benetan polita da lan-talde guztiaren esfortzua eta dedikazioa aitortua ikustea”. Era berean hiritar guztiei orain arte egindako esfortzua eskertu die eta segurtasun neurriak betetzen jarraitzeko animatu die.

Pertsonalizatutako bigarren bandera
San Sebastian egunaren harian pertsonalizatutako lehen hiriko bandera Union Artesanari eman zion Udalak iaz bere 150.urteurrena zela-eta. Presidenteak jaso zuen bandera Konstituzio plazan bandera jaistearen ekitaldiaren ondoren, eta Alde Zaharreko kaleetatik barrena eraman zuten euren egoitzaraino.

Oraingoan, nahiz eta ez den jairik egon hiriaren egun handiena ospatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisia dela-eta, Udalak ekimena mantentzea erabaki zuen, eta hasiera batean urteurren bat ospatzen zuen elkarte edo danborrada bat omentzeko zen bandera, ESI Donostialdeako langile guztiei eskerrak emateko balio izan du.

Escribir comentario