Inicio » Idiomas » Euskera » Udalak terrazak eta hondakinen bilketa jaitsiko ditu lokaletara

Berrindatzea

Udalak terrazak eta hondakinen bilketa jaitsiko ditu lokaletara

Aldaketa horren helburua da Covid-19k hiriko sektore ekonomiko jakin batzuetan eragin dituen ondorioak arintzea.

Santiago Farizano

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, hondakinak biltzeko zerbitzua emateagatiko eta jabari publikoaren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiteagatiko mahaiak eta aulkiak tasak arautzen dituen Zergen Ordenantza aldatzea.  Funtsezkotzat jo ez diren jarduerei hobaria emango zaie bigarren hiruhilekoari dagokion hondakinen bilketaren gaineko zergaren ordainketan; eta aldiz, funtsezkoak izan diren jarduerek zergaren %75 ordainduko dute.

Funtsezkotzat jo ez diren jarduerek hau da, ostalaritzak, mantentze-pertsonaleko jarduerak, aisialdi-jarduerak, kultur-jarduerak edo elkarteen jarduerak,  bigarren hiruhileko hondakinen bilketako kuotan hobaria jasoko dute, eta lokal itxia bezala ordainduko dute 11 euro gutxi gorabehera.

Eta aldiz, funtsezko jarduera izan duten lokalek hau da, janari dendek edo beste hainbat artikulu saltzen dituzten hainbat saltokik %75eko kuota ordaindu beharko dute, jarduera une oso zailetan aurrera eraman behar izan dutelako.

Bigarren hiruhilekoko tasa hobariduna ordaintzeko epeak bat egingo du laugarren hiruhilekoko tasa ordaintzeko finkatutako epearekin. Udalak 1,2 milioi euroko diru-sarrera aurreikusita zuen bigarren hiruhilekorako, baina behin hobaria ezarrita, gutxi gorabehera 290.000 euro jasoko ditu.

Hortaz, Udal Gobernuaren aburuz martxoa, apirila, maiatza eta ekaina hilabete oso zailak izan dira jabari publikoan mahaien eta aulkien erabilera arrunta egiteko, beraz hilabete horiengatik hobaria jasoko dute mahaiak eta aulkiak jartzeko baimena duten establezimenduek.

Horrenbestez, sei hilabete horietatik bakarrik bi hilabeteko kuota ordaindu beharko dute, eta beraz, %66ko hobaria izango dute. Hau da, Udalak gutxi gorabehera aurreikusita zuen 882.000 euro jasotzea tasa honen bidez, eta behin hobaria ezarrita, gutxi gorabehera, 294.000 euro jasoko ditu.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe