Udaleko Euskara Zerbitzuak 50.000 euroko dirulaguntza banatuko du Donostiako auzoetan euskara sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteen artean. Zenbateko horretatik, 46.475 euro urte osoan jarduerak antolatzen dituzten Euskara Batzordeei zuzenduko zaizkie, eta 3.525 euro erabiliko dira Gau Beltza edo Euskararen Eguna antolatzeko, batzorderik ez duten auzoetan.
Euskara Batzordeak hamaika auzotan daude eratuak (Aiete, Altza, Amara Berri, Antigua, Añorga, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharra), eta auzo bakoitzaren ezaugarrien arabera osatzen dira. Oro har, auzoko euskara elkarteek, auzo-elkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, guraso eta gazte taldeek eta euskaltzaleek parte hartzen dute, borondatez. Dirulaguntza jarduerak antolatzeko erabiliko da.
Hona hemen batzorde bakoitzak jasoko duen dirulaguntza:
- Aiete: 4.734,63 € (Aieteko Euskara Batzordea)
- Altza: 5.057,29 € (Bizarrain Kultur Taldea)
- Amara Berri: 6.905,55 € (Berritsu Euskara Elkartea)
- Antigua: 4.868,24 € (Jakingura Guraso Elkartea)
- Añorga: 2.413,29 € (Añorga Kultur eta Kirol Elkartea)
- Egia: 5.321,62 € (Kriseilu Kultur Elkartea)
- Gros: 4.645,77 € (Hondarpe Auzo Elkartea)
- Intxaurrondo: 2.083,77 € (Plazara Goaz Euskara Batzordea)
- Loiolako Erribera: 3.335,67 € (Erribertxo Kultur Elkartea)
- Martutene: 2.334,72 € (Sarroeta Auzo Elkartea)
- Parte Zaharra: 4.744,65 € (Kai-Harripe Euskara Batzordea)
Bestalde, Ibaeta, Amara eta Loiolako beste gune batzuetan, non ez dagoen Euskara Batzorderik, 3.525 euro erabiliko dira Gau Beltza edo Euskararen Eguna antolatzeko.
Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du beste 10.260 euro banatzea euskara normalizatzeko proiektuak garatzen dituzten zenbait elkarte kulturalen artean.



Deja un comentario