27 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Udaltzaingoak ibilgailuen barruan lapurretak egiteko modu berria nabaritu du

04 Ene.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Ibilgailuak ixteko gailua baliogabetzeko tresna elektronikoa erabiltzen ari ziren bi pertsona atxilotu zituztenean hasi ziren susmoak

Donostiako Udaltzaingoak detektatu duenez, ibilgailuen barruan lapurreta salaketen kopurua igo da, eta gainera hauek manipulatuak izan direnaren arrastorik gabe. Azken asteotan bi pertsona atxilotu ondoren hasi ziren susmoak, Udaltzaingoak uste bait du azken asteotako salaketak atxiloketa hauekin lotura izan dezaketela.

Herri Segurtasun eta Herri Babesteko zinegotziak, Martin Ibabek, bi pertsona horiek ibilgailuak ixteko gailuak baliogatzeko tresna elektronikoa erabiltzen zutela jakinarazi du. Hortaz, “ibilgailu bat aparkatzen eta gidaria ateratzen ikusten zutenean, tresna aktibatzen zuten gidariak ixteko gailuari eman aurretik”. Horrenbestez, “ibilgailua irekita mantentzea lortzen zuten”, gidariak aurkakoa pentsatzen bazuen ere.

Horregatik, Udaltzaingoak hiritarrei eskatu die ibilgailua itxita gelditzen dela ziurtatzeko. Eta eskaria egiten diete, bereziki, merkantziak garraiatzen dituztenei eta, batez ere, aparkaleku publikotan, saltoki-gunetan edo ibilgailu asko dauden tokitan aritzen direnei. Egun hauetan erosketa asko egiten dira, eta askotan maletategiak beteta egoten dira horregatik.

Escribir comentario