20 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Untzi Museoak hamaika koadro xehetasun osoz ikusteko aplikazio bat bultzatu du

App berriaren adibide bat. Argazkia: Untzi Museoa.
18 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Pintura-lana bakotzaren testuingurua ere eskaintzen du honek; 2019ko uztailaren 31ra arte doan deskarga daiteke

Abian da Untzi Museoak atera duen aplikazio berria, Second Canvas erremintarekin lotutakoa. Bere bildumaren hamaika koadro HD bereizmen teknologiaren bitartez esploratzea baimentzen dizun tresna da. Madpixel enpresak eta Museoak berak garatutako app hau telefono mugikorretan eta tabletetan (bai Android-erako bai Apple-rako) doan deskarga daiteke 2019ko uztailaren 31ra arte, Google Play-ren eta App Store-ren bidez.

Gigapixel bereizmenari esker, app-ak begirada soil batekin hautematen ez diren xehetasunak aurkitzea posible egiten du. Gainera, euskal itsas historiaren eta ondarearen ikuspuntutik interpretatzeko garrantzitsuak diren eduki gehigarriekin aberastutak daude irudiak.

Aplikazio honen bidez, Untzi Museoak bere bilduma artistikoaren zati bat ezagutzera eman nahi du, gaur egun Irungo Gordailua biltegian gordetzen dena.

Honela, Untzi Museoak bat egiten du Second Canvas proiektuarekin. Plataforma hau jada beste zentro batzuetan erabiltzen da, Madrilgo Prado eta Thyssen-Bornemisza museoetan adibidez, edota Holandako Mauritshuis museoan eta Danimarkako Nazio-Galeria Nazionalean, batzuk aipatzearren. Donostiako San Telmo Museoak ere bat egin du ekimen honekin.

Escribir comentario