16 de julio de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La Universidad de Deusto seleccionada entre los nuevos ‘supercampus’ europeos
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Educando en igualdad con Juliette y Nerea Kortabitarte
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Urriaren 19an Donostiatruk, bigarren eskuko azoka

Donostiatruk
Santiago Farizano
14 Oct.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Merkatu historiko hau plaza honetan ospatzen da hilabeteko hirugarren larunbat guztietan

Datorren larunbatean, urriaren 19an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka ospatuko da Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Merkatu historiko hau plaza honetan ospatzen da hilabeteko hirugarren larunbat guztietan.
Oraingo honetan, 11:00tan, Easo Musika Eskolako “Arpas Easo” musikariek emanaldia zuzenean eskainiko dute.
Gainera, Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean.

Donostiatruk Donostiako udal gobernuko Osasun eta Ingurumenaren Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko objektuen azoka da. Azokan 40 postutik gora jartzen dira eta bertan, adibidez, arropa, jostailuak edo liburuak topatuko dituzu.

Nola parte har dezaket?
• Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.

• Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.

• Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. 

Online merkatua
Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu. Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas…

Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 483 390 telefonora deitu, edo mezua bidali posta elektroniko honetara: ingurumena@donostia.eus
Twitter: #donostiatruk

Escribir comentario