11 de agosto de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto Cities Lab presenta los resultados de la iniciativa PREST sobre la pandemia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Reflexología podal para bebés con Silvia Taboada
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Deseskalada

Victoria Eugenia eta Principal Antzokiek bizia berreskuratuko dute ostiraletik aurrera

Foto: Santiago Farizano
08 Jun.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Irekiera ofizialaren aurretik, asteazken honetan, omenaldia egingo zaio osasun-langileei, hilabete hauetan egindako lana aitortzeko

Donostiako antzokietako agertokiak argiz beteko dira datorren ostiralean, ekainaren 12an. Victoria Eugenia Antzokiak eta Antzoki Zaharrak %50eko edukierarekin irekiko dituzte ateak. Euskadiko lehenak izango dira. Hori baino lehen, etzi, gala bat egingo dute 19etan Victoria Eugenia Antzokian, Donostia Kulturako eta osasun-langileak izango dira gonbidatuak. Pandemiak iraun duen bitartean egindako lana eskertzeko egingo dute ekitaldia, eta, gainera, itzulerarako hartutako osasun eta segurtasun neurriak frogatuko dituzte.

“Kultura, osasunez disfrutatu” lelopean, Donostia Kulturak suspertu egin du Covid-19aren krisian hain zigortuta egon zen sektorea. “Kultura osasun eta ongizate sozialerako tresna izan da”, esan du gaur goizean Jon Insausti Kultura zinegotziak prentsaurrekoan.

Datorren ekainaren 12an Zea Mays taldeak irekiko du etapa hau Donostiako antzokietan, 4 kontzertu, 3 antzezlan eta 6 zine emanaldirekin. Antzokien edukiera %50era murriztuko da eta, horretarako, besaulkiak kendu dituzte. Victoria Eugenia Antzokiak 391 eserleku izango ditu eta Antzoki Zaharrak, berriz, 260.

Ekainaren 13an, Antzoki Zaharrean, Egoitz Lasa eta Ramon Agirreren Gu primer! Antzezlana izango da ikusgai. Besteak beste, Nosferatu eta Bang Bang Zinema zikloetako hainbat emanaldi, kontzertuak, McEnroe eta Lou Topet, antzerki ikuskizunak, El patio de mi casa eta Palabras encadenadas izango dira.

Sarrerak Donostia Kulturako leihatiletan edo donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eskuratu daitezke.

Antzokira joateko maskara eraman beharko da, sarreran felpodido desinfektatzaile bat jarriko da, eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da eta bertaratutakoek tenperatura hartu ahal izango dute. Antzezpenak amaitutakoan, megafoniaz jakinaraziko da nola utzi behar den barrutia, pilaketak saihesteko.

Escribir comentario