Zer irakurriko dugu uda honetan? Donostiako liburutegiek gomendatzen dute

Irakurlee 2025 gidak 104 izenburu biltzen ditu: 52 euskaraz eta 52 gaztelaniaz, azken 12 hilabeteetan argitaratuak

Irakurlee Zer irakurriko dugu uda honetan? Donostiako liburutegiek gomendatzen dute

Donostiako Udal Liburutegi Sareak, beste behin ere, liburu gomendioen gida bat argitaratu du uda honetarako. Guztira, 104 liburu dira: 52 euskaraz eta 52 gaztelaniaz, guztiak azken hamabi hilabeteetan argitaratuak. Hautatutako liburu guztiak Udal Liburutegi Sarean daude eskuragarri, eta bazkideek maileguan hartzeko eta erreserbak egiteko aukera dute.

Gida hau bi formatutan argitaratu da: paperean (10.000 ale) eta formatu digitalean. Paperezko bertsioa Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan dago eskuragarri, eta formatu digitalean PDF eran jaitsi daiteke.

Liburuak publiko zabal bati zuzenduak daude, jaioberrietatik adinekoetara, eta haur literaturan, izenburuak adin-tarteka sailkatuta daude.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa