18 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Zinemaldia: Judi Denchek jasoko du Donostia Saria

29 Ago.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Red Joan (Trevor Nunn) filmaren emanaldiaren aurretik, irailaren 25ean, izango da ekitaldia Kursaal Auditoriumean. Gainontzeko Donostia Sariak Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarrarentzat eta Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrarentzat izango dira

Judi Dench aktore britainiarrak (York, Erresuma Batua, 1934) Donostia Saria jasoko du 2018ko Donostiako 66 Zinemaldian. Guztira hiru Donostia Sari emango dituzte aurten: bigarren bat Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarrarentzat izango da eta beste bat Danny DeVito aktore, zuzendari eta produktore estatubatuarrarentzat.

Festibaleko ohorezko sari garrantzitsuena irailaren 25ean emango diote Denchi, Red Joan (Trevor Nunn) filmaren emanaldiaren aurretik. Bertan Denchek bizimodu lasaia duen emakume baten papera du. Bat-batean zeharo aldatuko da haren bizitza, Erresuma Batuko inteligentzia-zerbitzuak Errusia komunistari informazioa ematea leporatzen dionean hain zuzen ere.

Lehen aldiz etorriko da Donostiara Judi Dench. Zazpi aldiz izendatu dute aktore onenarentzako Oscar sarirako eta 1999an irabazi zuen, bigarren mailako emakumezko aktore gisa, “Shakespeare in Love” pelikulan egindako lanagatik.

Judi Denchi Donostia saria emateko ekitaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Zinemaldiaren webgunean, eta 45 euro balio dute.

Donostia Saria Trevor Nunn-en filmaren emanaldiaren aurretik, 19:30ean, jasoko du Denchek Kursaal Auditoriumean.

Escribir comentario