Inicio » Idiomas » Euskera » ZIUR fundazioak gida bat diseinatu du Gipuzkoako enpresei zibersegurtasunean laguntzeko
Berrikuntza

ZIUR fundazioak gida bat diseinatu du Gipuzkoako enpresei zibersegurtasunean laguntzeko

ZIUR fundazioak gida bat diseinatu du, PwC-rekin elkarlanean, enpresei laguntzeko beren zibersegurtasun funtzioa zehazten eta beren ekoizpen prozesuak lerrokatzen. ZIUR

Argazkia: ZIUR

ZIUR fundazioak gida bat diseinatu du, PwC-rekin elkarlanean, enpresei laguntzeko beren zibersegurtasun funtzioa zehazten eta beren ekoizpen prozesuak lerrokatzen. ZIUR fundazioko zuzendaria den Koldo Peciñak azaldu duenez, ekimen honen helburua da «enpresei laguntza ematea, zibersegurtasunaren gaineko helburuak eta aurreikuspenak identifikatzeko, eta horren inguruan bezeroek eta merkatuak izan ditzaketen eskariak ezagutu ditzaten».

Enpresa inguruneak, eta, bereziki, industria sektoreko enpresek, aldaketa teknologiko handia jasan dute, eta, horri esker, prozesuak garatu eta hobetu dituzte. Aldaketa horrek, gauzak egiteko moduan erreboluzioa eragiteaz gain, erakundeen negozio arlo guztietan teknologiarekiko mendekotasuna areagotu du, eta, horrekin batera, zibersegurtasun arriskuak areagotu ditu.

Era berean, 43/2021 Errege Lege Dekretua onartu da duela gutxi, zerbitzuetako enpresa eta zerbitzu digitalen hornitzaile jakin batzuen betebeharrak arautzen ditu Dekretu honek, funtsezko beren informazio sareak eta sistemak babesteko orduan. Arau honek, Informazioaren Segurtasun arduradunaren irudia sortzea aurreikusten du, eta haren zeregin nagusia da “zerbitzuak emateko erabiltzen diren informazio sare eta sistemen segurtasunari eragiten dioten arriskuak kudeatzea, sare eta sistema propioak direnean zein kanpoko hornitzaileak direnean”.

Hori dela eta, ZIUR fundazioak ikusi du beharrezkoa dela enpresa erakundeek segurtasunaren estrategia eta kudeaketa garatzea eta ezartzea, horrela, estrategia eta kudeaketa hori beren ekoizpen-prozesuekin lerrokatzeko. Horretarako, zibersegurtasunaren funtzioa eta rolak definitu behar dituzte, negozioaren errealitatera eta ezaugarrietara egokituz.

PwC enpresaren Businnes Security Solutions arloaren Euskadiko eta Nafarroako arduradunak, Jesús Urinenek, adierazi duenez, «egungoa bezalako ingurunean, teknologia digitala enpresentzat funtsezko ardatza bihurtu da. Horrela, zibersegurtasuna erronka bat da erakunde guztientzat, edozein delarik ere beren jarduera sektorea edo tamaina.

 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa