04 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Zurriolako ikasleek proposamenak aurkeztu dituzte Gipuzkoako Aurrekontu Irekietarako

Irudia: Imanol Lasa (Twitter bidez).
01 Abr.19
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Batxilergoko gazteek gelan izan zuten Aldundiaren Gobernantza diputatu Imanol Lasa, eta Lurraldebus zerbitzua, zaborrak edo kultur ekintzak izan zituzten hizpide, aurtengo prozesuaren azken topaketa izan zelarik

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua Donostiako Zurriola ikastolako ikasleekin batzartu zen ostiralean, Aldundiaren jardunaren berri emateko, eta haien proposamenak eta erronkak entzuteko. Aurtengo Aurrekontu Irekien prozesuaren barruko azken topaketa izan zen. Prozesu horri esker, gipuzkoarrek aukera dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020ko aurrekontuak prestatzen parte hartzeko.

Zurriolako topaketak bi ordu iraun zuen. Aldundiaren esanetan, “gogoz parte hartu zuten ikasleek, eta hainbat ekarpen eta iradokizun egin zizkioten diputatuari”. Adibidez, Aldundiari eskatu zioten Lurraldebus zerbitzuaren ordutegia zabaltzea, batez ere gauetan, eta larrialdi formakuntza eskoletan ezartzea.

Bestalde, ondorengo gaien inguruko interesa erakutsi zuten, eztabaida zabalduz: Pasaiaren biziberritza, hondakinen kudeaketa, edota kaleetan argi gehiago jartzea segurtasuna hobetzeko. Azkenik, kultur ekintza gehiago izatea, Groseko auzoan skate pistak sortzea eta hirian zehar zuhaitz gehiago landatzea proposatu zuten.

Orain, proposamen guztiak memoria batean jasoko dira, zein proposamen onartzen diren eta zein ez argudiatuz eta arrazoiak emanez, eta parte-hartzaile guztiei bidaliko zaie. Gainera, aurrekontuetan sartu diren eskaerak eta proiektuak nola gauzatzen diren ezagutzeko, eta horien jarraipena egiteko aukera egongo da.

“Oso aberasgarria”
Aldundiak dituen proiektuen berri eman zien Lasak bere aldetik. Parte-hartzaileei beren jarrera ona eskertu zien eta topaketa “oso aberasgarritzat” jo zuen, bertan entzundakoak kontuan hartuko dituztela aginduz. Zuzeneko komunikazioaren balioa goraipatu zuen, erakundearekiko gertutasun handiagoa sortzeko eta oraindik ere gaur egun dagoen “ezagutza falta handiari” aurre egiteko.

Escribir comentario