Sadek udako kanpaina berria jarri du martxan 60 urtetik gorako ikusleek zinemaz prezio murriztuan gozatu ahal izan dezaten. Gaurtik irailaren 17ra arte, sarrerak 4 eurotan izango dituzte astelehenetik ostegunera Príncipe, Antiguo Berri eta Trueba zinemetan.
Ekimen berriak amaitu berri den Senior Zinema programaren eskaintza zabaltzen du. Izan ere, tarifa berezia astean egun gehiagotan aplikatuko da —hiru egunetan Antiguo Berri eta Trueban, astelehenetan itxita baitaude—, eta gutxieneko adina ere jaitsi egin da, 65 urtetik 60 urtera. Horrela, pertsona gehiagok izango dute deskontuaz baliatzeko aukera.
Saderen arabera, helburua da udako ohituretara egokitzea eta adinekoei aste osoan zehar kulturaz gozatzeko aukera gehiago eskaintzea. Sustapena Donostiako Nazioarteko Zinemaldia hasi arte egongo da indarrean, eta NANa aurkeztu beharko da, beharrezkoa izanez gero, adina egiaztatzeko.




Deja un comentario