Abian da VI. Gladys Saria

Ekainaren 1era arte aurkeztu daitezke hautagaitzak, emakume gazte teknologo euskaldunen lana aitortzeko

Gladys Abian da VI. Gladys Saria

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, abian jarri dute VI. Gladys Saria.

Sariaren helburua da ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunen lana aitortzea, erreferente berriak sortuz eta emakumeen presentzia teknologia arloan sustatuz.

Gladys del Estalen omenez sortutako sariak aurreko edizioetan hainbat profesional saritu ditu, eta emakume teknologoen sarea indartzen jarraitzea du helburu.

Aurtengo edizioan 40 urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute, ingurune digitaleko edozein arlotan lan egiten badute. Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 1era arte egongo da zabalik, eta www.gladyssaria.eus webgunean egin daiteke izen-ematea.

Epaimahaiak, besteak beste, hautagaien ibilbide profesionala, etorkizuneko proiekzioa eta sektorean inspiratzeko gaitasuna baloratuko ditu. Irabazleak 4.000 euroko saria jasoko du.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Día sin móvil
Kutxa Fundazioa