Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak kultur ondarea zaindu, berritu eta belaunaldi berriei transmititzeko zortzi proiektu babestuko ditu 2026an, dirulaguntza izendunen bidez.
Laguntzak Dantzan, Euskal Herriko Gazte Abesbatza, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra, Euskal Herriko Txistulari Elkartea eta Jentilbaratza Kultur Elkartea erakundeentzat izango dira.
Egitasmoen artean daude dantzaren inguruko prestakuntza eta dokumentazio lana, 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, gazteentzako abesbatza eta trikitixa jarduerak, Donostiako 49. Txistulari Kontzertu Nagusia eta Ataunen egingo den Mitoaldia zikloa.
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezen arabera, erakunde horiek «ezinbesteko lana egiten dute gure ondarea iraganean geldirik gera ez dadin, bizirik jarrai dezan, eralda dadin eta belaunaldi berriei transmititu dakien».



Deja un comentario