Ategorrietako sarraskia komikira eta musikara ekarri dute egile gazteek

Gainzarain, Apalategi, Ormazabal eta Arbelaitzek sortu dute lana, Koldo Izagirreren laguntzarekin

AF izenekin scaled Ategorrietako sarraskia komikira eta musikara ekarri dute egile gazteek

Ategorrietako 1931ko sarraskia —Euskal Herrian XX. mendean langileen aurka egindako handiena— berriz ere ekarri dute lehen planora Ategorrietan Fisterra komikiaren bidez. Lanak memoria historikoa eta sorkuntza artistikoa uztartzen ditu, eta haren inguruan sortutako binilo batek ere osatzen du proiektua.

1400px 1777905247 R524984 Ategorrietako sarraskia komikira eta musikara ekarri dute egile gazteek

Komikiaren ilustrazioak Malen Gainzarainek egin ditu, eta gidoia Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitzek landu dute. Gainera, Koldo Izagirrek idatzi du hitzaurrea, eta elkarrizketen lanketan ere parte hartu du. Egileentzat lehen komiki lana da.

1931ko maiatzaren 27an, Guardia Zibilak Pasaiatik zetorren manifestazio baten aurka tiro egin zuen Donostiako Ategorrietan, zazpi pertsona hil eta dozenaka zaurituz. Gertaera hori izan zen abiapuntua lanarentzat, baina egileek fikzioa eta dokumentazioa uztartu dituzte kontakizuna osatzeko, tartean lekukotzak, kronologiak eta artxiboko materiala baliatuta.

Proiektuak badu beste osagai bat ere: espresuki sortutako soinu banda, binilo formatuan argitaratua. Bi abestik osatzen dute, eta hainbat talderen arteko elkarlanaren emaitza dira: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Bala, batetik, eta Gailu eta Nakar, bestetik.

Egileek azpimarratu dute Ategorrietakoa “ia ahaztuta dagoen” pasarte historikoa dela, eta komikiaren bidez gertatutakoa berriz ezagutarazi nahi izan dutela. “Ezagutzen dena baino ezin da gogoratu”, diote.

Komikia dagoeneko eskuragarri dago, eta aurkezpenak egingo dituzte maiatzean Donostian eta Pasaian.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Día sin móvil
Kutxa Fundazioa