Pasaiako, Errenteriako eta Lezoko alkateek Pasaiako Portu Agintaritzaren 2025–2030 Plan Estrategikoaren aurka agertu dira, maiatzaren 5ean egindako Administrazio Kontseiluan.
Udal ordezkariek azaldu dutenez, hasierako proposamenari egindako ekarpenek zenbait hobekuntza ekarri dituzte, besteak beste gobernantza, mugikortasuna, ekonomia urdina edo ingurumen arloan. Hala ere, uste dute planak hutsune garrantzitsuak dituela eta zenbait norabide ez direla egokiak.
Kritika nagusietako bat portuaren transferentziari buruzko aipamenik ez egotea da. Alkateen arabera, gai hori funtsezkoa da epe ertainean benetako eraldaketa bultzatzeko eta portuaren jarduera eta herritarren beharrak uztartuko dituzten inbertsioak ahalbidetzeko.
Bestalde, Gaintxurizketako planta logistikoari dagokionez, udal ordezkariek zalantzak azaldu dituzte, lehentasuna egungo azpiegiturak modernizatzeari eman behar zaiola iritzita.
Alkateek, halaber, gobernantza ereduan aldaketa sakonagoa eskatu dute, erakundeen arteko lankidetza handiagoa eta tokiko interesen pisu handiagoa bermatzeko.




Deja un comentario