Bezeroak euskaraz artatzeko ikastaroak

Izen-ematea: Irailaren 1etik 29ra arte

9d5f1e11 49bc 63e6 616e b5db802bf9b3 scaled Bezeroak euskaraz artatzeko ikastaroak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, San Sebastian Shopsekin elkarlanean, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu urritik otsailera.

Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu, euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu.

Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, 60 eurokoak, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaroak daude Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.

Ikastaro motak:
Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak (I modulua).
Jarraipen moduluak: (I moduluaren jarraipena).
Ikastaroak Urrian hasi eta Otsailean bukatuko dira.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira: (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Izen-ematea: Irailaren 1etik 29ra arte.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa