Cristina Enea parkeak mende bat beteko du donostiarrentzat irekita, bisita bereziekin

Cristina Enea Fundazioak bisita gidatuak eta antzeztuak antolatu ditu ekainaren lehen astean Mandasko duke-dukesen ondarea ezagutzeko.

IMG 6563 scaled Cristina Enea parkeak mende bat beteko du donostiarrentzat irekita, bisita bereziekin

Cristina Enea parkeak ekainaren 2an beteko du donostiar guztientzat ireki zuteneko lehen mendeurrena. 1926tik, Mandasko duke-dukesen azken borondatea betez, parkea eta finka herritarren gozamenerako irekiak egon dira.

Efemeridea ospatzeko, Cristina Enea Fundazioa-k eta Donostiako Udala-k hainbat jarduera antolatu dituzte ekaineko lehen astean, Mandasko duke-dukesek hirian utzitako ondarea ezagutarazi eta balioesteko.

Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos eta Fermín Lasala y Collado ondorengorik gabe hil ziren, eta beren lursailak Donostiako Udalaren esku geratu ziren, herritar guztiek gozatu ahal izan zezaten. 1926ko maiatzaren 5ean onartu zuen Udalbatzak finkaren lagapena, eta handik aste gutxira, ekainaren 2an, Cristina Eneak ateak ireki zizkien donostiarrei.

Mendeurrenaren harira, ekainaren 2, 3 eta 4an bisita gidatuak egingo dira parkean zehar, Mandasko dukeen historia eta Cristina Eneako txoko berezienak ezagutzeko.

Ordutegiak honako hauek izango dira:

  • Ekainaren 2an, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz.
  • Ekainaren 3an, 18:00etan euskaraz.
  • Ekainaren 4an, 18:00etan gaztelaniaz.

Horrez gain, ekainaren 6an bisita antzeztuak egingo dira parkean. Bertan, Mandasko dukesaz jantzitako aktore batek Cristina Enearen sorrera eta dukesaren bizitzako pasarte nagusiak kontatuko ditu, bisitariak 1905eko Donostiara eramanez.

Bisita antzeztuak 10:30ean izango dira euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Jarduera guztietarako izena eman beharko da Cristina Enea Fundazioaren webgunean.

Fundazioak gogorarazi du, gainera, herritarrek doan deskargatu dezaketela Mandasko dukesaren bizitza (laburtua) argitalpena. Carlos Rilova Jericó historialariak egindako lanak Cristina Brunetti dukesaren bizitza eta XIX. mendeko Donostiaren bilakaera jasotzen ditu.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Donostia.eus
Kutxa Fundazioa
Violencia machista en digital