Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko laugarren mailako ikasle talde batek odola emateko kanpaina antolatu du, borondatez, «Batu zaitez elkartzen gaituen pultsuari, odola eman!» lelopean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin lankidetzan. Donostiako campuseko Tokiski aretoan eman ahal izango da odola, maiatzaren 12an eta 13an, 09:00etatik 13:30era. Helburua ez da behin odola ematea, baizik eta herritarrak eta, bereziki, unibertsitateko elkartea aldiro-aldiro odola ematearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.
Komunikazio kanpaina Instagram (@donasangre.deusto), Tik Tok (@donasangre.deusto), posta elektronikoa eta beste hainbat euskarri (kartelak, eranskailuak…) erabilita egingo da. Deusto Business Schooleko ikasleek eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak denok gonbidatzen gaituzte odola ematera. Ohitura denez, odola eman ondoren ogitartekoa eta freskagarria jasoko dute emaileek. Odola emateko egunean soinean jantzi gorriren bat eramatea proposatzen da, odola ematearen garrantzia ikusarazteko eta zabaltzeko.Gogoan izan aurretiko hitzordua eskatu behar dela, esteka honen bidez.
Deja un comentario