Deustuko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak lankidetza-hitzarmen marko bat sinatu dute euskara eta euskal kulturaren sustapena indartzeko eremu akademikoan, kulturalean eta sozialean.
Akordioa asteazken honetan berretsi dute Donostian Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Juan José Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak.
Hitzarmenaren bidez, bi erakundeek prestakuntza- eta kultura-jarduerak antolatu, ikerketa- eta sorkuntza-proiektuak sustatu, kultura-eragileen eta unibertsitate-komunitatearen arteko topaguneak sortu eta euskararen zein euskal sorkuntzaren nazioarteko proiekzioa indartzeko ekimenak garatuko dituzte.
Akordioak bost urteko indarraldia izango du eta epe bereko luzapenak egiteko aukera aurreikusten du. Denbora horretan, bi erakundeek ezagutza-trukea, jardunbide egokien transferentzia eta elkarlan sare berriak sustatzeko konpromisoa hartu dute.
Sinadura ekitaldian Monika Madinabeitia, Ane Ferran eta Larraitz Ariznabarreta ere izan dira. Azken horrek zuzentzen duen Deustuko Euskal Gaien Institutuak bideratu du bi erakundeen arteko lankidetza.
Etxepare Euskal Institutuak eta Deustuko Unibertsitateak nabarmendu dute hitzarmenak euskararen, euskal kulturaren eta euskal sorkuntzaren nazioarteko presentzia indartzeko balioko duela.





Deja un comentario