Inicio » General » Deustuko Unibertsitateak «Kirol Balioen Deusto saria»-ren 2021eko ediziorako deia egin du

Bikaintasuna

Deustuko Unibertsitateak «Kirol Balioen Deusto saria»-ren 2021eko ediziorako deia egin du

Deustuko Unibertsitateak «Kirol balioen Deusto sariaren» 2021eko ediziorako deia egin du. Sariaren helburua da kirolaren jardunean giza balio unibertsalen defentsan

Argazkia: Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateak «Kirol balioen Deusto sariaren» 2021eko ediziorako deia egin du. Sariaren helburua da kirolaren jardunean giza balio unibertsalen defentsan eta sustapenean nabarmendu diren pertsonak, erakundeak eta ekimenak saritu eta jendaurrean aitortzea.

Saria ohorezkoa izango da eta bi modalitatetan emango da: «Kirolean balioen defentsa eta sustapena, maila globalean» eta «Euskal kirolean balioen defentsa eta sustapena». Hautagaitzak saria jaso nahi duten pertsonek edo erakundeek aurkez ditzakete, baita beste edozein pertsona fisiko, juridiko edo pribatuk ere. Halaber, epaimahaiko kideek ere, nork bere kasa, aurkez ditzakete hautagaitzak. Hautagaitzak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 14an bukatuko da.

2021eko edizio honetan epaimahaiko kide izango dira, berezko sei kideez gainera:Kemen elkartea, 2020ko sariduna, Euskal kirolean balioak sustatzeagatik, Yuwa India Trust elkartea, 2020ko sariduna, kirolean balioak sustatzeagatik maila globalean, Donostiako campuseko Lehen Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko ikasle bat, eta Edurne Pasaban eta Xabier Prieto, nazioartean izen handia duten eliteko bi kirolari ohi gipuzkoar direlako.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa