Inicio » General » Distirabirak jaio da, Chillida Lekun egingo denarte-, argi-eta musika-jaialdia

Distirabirak jaio da, Chillida Lekun egingo denarte-, argi-eta musika-jaialdia

Xabier Lozanok eta Edorta Subijanak sortu dute museora egokitutako formatu hau. Artea, publikoa eta espazioa elkartzeko plataforma gisa planteatzen da

Chillida Leku Distirabirak. Argia, artea eta musika Chillida Lekun jaialdiaren protagonista izango da. Argi-arteen jaialdi hori urriaren18an eta 19an egingo da museoan. Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioa kantolatu du hitzordu hau, eta Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko programaren barruan dago.

Bi gauez, Chillida Lekuko zelaia eta Zabalaga baserria hitzorduaren erdigune izangodira: estimuluz betetako espazioak izango dira eta ikus-entzunezko teknikak, arkitektura eta paisaia protagonista izango diren instalazioak eta emanaldia kerakutsiko dituzte.“Distirabirak abagune bikaina izango da museoa gauez bisitatzekoeta arte-esperientzia ahaztezin baten parte izateko. Jaialdi honetan, proposamena bangoardistak izango ditugu formatu harrigarri batean”, ziurtatu du Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendariak.

Distirabiraken parte hartuko duten artista asko museorako berariaz sortzen ari dirapiezak. Beren sormen-prozesuetan bereziki garrantzitsuak dira zalantza eta ziurgabetasuna, Eduardo Chillidaren beraren metodologiarekin bat. Honela zioen hark: «Hobeto egin nuen ezagutzen ez nuelako eta zalantzez eta harriduraz josita nengoelako». Bestalde, besteproposamen batzuk inoiz batera lan egingo ez zutensortzaileen artean nekez gertatuko ziren elkarlanetatik sortu dira.

Azken batean, Hernani Abs-fluge laguntzaile teknologikoa duen jaialdi hau abagune bikaina izango da museoa optika ezberdinetatik bisitatzeko. Optika horiek sentipen berriak eskainiko dituzte eta, horiei esker, ikusleek Chillida Lekuko beste espazio etatxoko batzuetan jarriko dute arreta.

Xabier Lozano eta Edorta Subijana dira jaialdi honen egileak, eta topaketarako plataforma gisa planteatu dute, espazioak rol nagusia jokatzen duela. Zenbait diziplinatako artistek parte hartuko dute Distirabiraken programan, eta Chillida Lekupublikoa, artea eta espazioa elkarteko tokia izango da.

“Urriko ilbetearen argia izango da kanpo-interferentzia bakarra, eta museoa gauez bisitatzea zentzumen-esperientzia partekatu bat izango da, non parte hartuko duten artisten lana, kasu batzuetan prozesuan dagoena, deskubritu eta gozatu ahal izango den lorategian isil-isilik dauden eskulturen eta zuhaitzen artean”, azaldu dute sortzaileek.

Gaur egun, mugikor, tableta, monitore eta telebistetako pantailak erabili ohi ditugu mota honetako produktu kulturalak kontsumitzeko. Bada, Lozanoren eta Subijanaren helburua da ikusizko artea gailu horietatik kanpora ateratzea. Hori horrela, Chillida Lekuko paisaiak eta arkitekturak arlo digitalaren eta materialaren arteko interakzioa esploratzeko esparru ezin hobea eskainiko dute.

Distirabirak iluntzean egingo da. Hasteko, ibilaldi musikal bat egingo da Chillida Lekuko sarreratik baserriraino, Lucía Arzallusen zuzendaritzapean arituko den Easo Sinfoniettaren eskutik. Iñaki Carcavillak parada honetarako konposatu duen obra Eduardo Chillidaren eskulturan oinarritzen da espazio-eta musika-joko bat eraikitzeko.

Gainera, erakusketa hauek izango dira hitzorduan: Lurdes Basolí eta Elisa Miralles artisten#serlobas, Eneritz Furyakek eta Oriol Floresek sortutako musika duena; Juxe Areta Goñiren Zu barik eztau; eta Carlos Arrutiren (jaialdiaren kartelaren egilea da),Clara Lizasoaineneta Jokin Arrutiren Toroides. Gainera, Mauricio Fernandezen eskultura zinetikoa eta Jokin Guridiren EØME eta Ara Darribaren Aartiinstalazioak ereizango dira ikusgai. Baserriaren barnealdean Fragua instalazioa egongo da, programako hainbat artistaren elkarlanaren emaitza.

Distirabirakerako sarrerak laster jarriko dira eskuragarri Chillida Lekuren webgunean. Gainera, publiko asko etortzea espero denez, gomendatzen da garraiobide publikoan etortzea museora, edo Galarretako aparkalekutik abiatuko diren lotura-autobusen zerbitzua erabiltzea


Una respuesta a «Distirabirak jaio da, Chillida Lekun egingo denarte-, argi-eta musika-jaialdia»

  1. Carlos

    Kaixo,

    Hitz asko elkartuta agertzen dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Kutxa Fundazioa
Didoe