Iruñako Udaltzaingoko ordezkaritza batek Donostiako Udaltzaingoaren Morlanseko egoitza bisitatu zuen maiatzaren 21ean, bi erakundeen arteko esperientziak eta lan-dinamikak partekatzeko helburuz.
Lan-jardunaldian Iruñako Udaltzaingoko barne-ataletako arduradunek eta Donostiako Udaltzaingoko zuzendaritzako eta hainbat ataleko ordezkariek parte hartu zuten. Hasierako aurkezpen orokorraren ondoren, hiru mahai tekniko antolatu zituzten: koordinazioa, hiri segurtasuna eta instrukzioa.
Mahai bakoitzean bi udaltzaingoetako kideek informazioa eta lan-esperientziak trukatu zituzten. Donostiako eta Iruñako ezaugarri eta neurri antzekoek bi hiriek antzeko erronkak dituztela ondorioztatzeko balio izan zuten, bereziki segurtasunaren eta giza baliabideen kudeaketaren arloan.
Bisitan zehar, Iruñako ordezkariek Donostiako Udaltzaingoaren koordinazio-zentroa ere ezagutu zuten, baita azken aurrerapen teknologikoen inguruko azalpenak jaso ere. Besteak beste, Trebe aplikazio berria aurkeztu zieten, eta adimen artifizialaren erabileraz nahiz telefono mugikorrek eguneroko lanean duten garrantziaz hitz egin zuten.





Deja un comentario