Inicio » Idiomas » Euskera » DYA ikastaroak Donostian

DYA ikastaroak Donostian

Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak maiatzerako pertsona orori irekiak dauden hainbat jarduera antolatu ditu

DYA

Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak maiatzerako pertsona orori irekiak dauden hainbat jarduera antolatu ditu.

Lehen Sorospen ikastaroa (30 ordu)
Uztailaren 19tik 30era
(10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera).
Abuztuaren 2tik 31ra
(10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera).

Ikastaro honen egitarauak egunerokoan topa genitzaken arriskurik nagusienak lantzen ditu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: bihotz birika susperketa, zauriak, haustura, erredurak…

Eta gainera, hala nahi duten ikasleek Sorospen Titulua eskura dezakete kurtso amaieran egiten diren kalifikazio probak gaindituaz.

Matrikularen kostua 120 eurokoa da.

ERDI-PRESENTZIAL IKASTAROAK, abuztuaren 2tik 31ra

Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa (15 ordu)
Ikastaro honen egitarauak egunerokoan topa genitzaken arriskurik nagusienak lantzen ditu, eta hauei nola aurre egin eta nola ebatzi: bihotz birika susperketa, zauriak, haustura, erredurak…
Ikastaroa 4 orduko saio presentzial batekin osatuko da, uztailaren 22an arratsaldez edo 27an goizez.
Matrikularen kostua 70 eurokoa da.

Bihotz-Biriken suspertzea eta BBS/KDEA ekipoen erabilera (12 ordu)

Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta KDEA (Kanpoko Desfribiladore Erdi Automatikoak) erabiltzen ikasten da.

Ikastaroa 4 orduko saio presentzial batekin osatuko da, abuztuaren 20an arratsaldez edo 21an goizez.

Matrikularen kostua 60 eurokoa da.

· Bihotz-Biriken suspertzea eta KDA/DEA ekipoen erabilera
– Abuztuak 7 eta 8
(09:00etatik 13:00etara, larunbata eta igandea)
Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta KDA (Kanpoko Desfribiladore Automatikoak) erabiltzen ikasten da.
Matrikularen kostua 90 eurokoa da.

Ikastaro presentzialetarako, lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko. Jarduerak DYA Boluntariotza eta Formakuntza Gunean izango dira, Intxaurrondoko auzoan Baratzategi 10.

Izena eman edo informazio gehiago beharrez gero, deitu 943 46 46 22ra edo sartu www.DYAgipuzkoa.com.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe