Eraldenea programak izen-ematea zabaldu du eraldaketa ekosozialean sakondu nahi duten herritarrentzat

Kutxa Fundazioaren ekimenak 12 hitzaldi eta lau bisita eskainiko ditu 2026ko urritik 2027ko martxora bitartean, guztiak euskaraz

Eraldenea Eraldenea programak izen-ematea zabaldu du eraldaketa ekosozialean sakondu nahi duten herritarrentzat

Kutxa Fundazioak martxan jarri du Eraldenea. Partekatu, ikasi, gertutik ekin formakuntza programa berria, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Eraldaketa ekosozialean interesa duten 18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekimenak teoria eta praktika uztartuko ditu, gai sozial eta ekologikoei buruzko hitzaldiak eta Euskal Herrian garatzen ari diren esperientzia eraldatzaileetara bisitak eskainiz.

Programa 2026ko urriaren 6tik 2027ko martxoaren 13ra egingo da eta parte-hartzaileek lau bloke tematiko izango dituzte aukeran: Planeta, Pertsonak eta Tokitik zer gaiaren inguruko bi bloke. Formakuntza osoa egin ahal izango da edo, nahi izanez gero, bi blokeko ziklo bana aukeratu.

Lehen blokean krisi ekologikoa eta etorkizuneko agertoki posibleak jorratuko dira, eta Fagollagako zentral hidroelektrikora bisita egingo da. Bigarren blokean, berriz, sistemak nor eusten duen eta nor uzten duen bazterrean aztertuko dute, Lazkaoko Biziola Kooperatibara egingo den irteerarekin. Hirugarren eta laugarren blokeetan euskal markoak, antolaketa ereduak, digitalizazioa, lurralde-antolaketa eta kultura izango dira hizpide, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Aginagako Bizimaña Herri Kooperatiba bisitatuz.

Egitasmoan parte hartuko duten eragileen artean daude, besteak beste, BC3 Basque Centre for Climate Change, Gezki, Emagin, Jakin Fundazioa, Orkestra, Ekintzakoop eta HUHEZI. Hitzaldi eta bisita guztiak euskaraz egingo dira, herritarren arteko ikaskuntza eta esperientzien trukea sustatzeko helburuarekin.

Kutxa Fundazioak azaldu duenez, programaren helburua da mundua eta ingurunea hobetzeko kezka duten pertsonentzat topagune bat sortzea, tokiko esperientzietatik abiatuta eraldaketa ekosozialerako bideak partekatu eta ezagutzeko.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Vivienda y agenda urbana
Kutxa Fundazioa
Lagunkoia Plaza