«Zombiarena egiten» eta lan-jantzi zuriz jantzitako ehunka lagun Sarriego plazatik atera ziren atzo arratsaldean, Alde Zaharrerantz, Zubietako erraustegiaren aurkako beste ekintza batean.
Bertako lanak hasita daude jadanik, izan ere, bigarren fasean daude.
Protesta hau Errausketaren Aurkako Plataformaren eskutik etorri da «Gaixotu nahi ez dugulako» lelopean, eta, gatazka honen hasieratik gertatu den bezala, oraingoan ere, adin guztietako herritarrek hartu dute parte.
Erraustegiaren lanak martxan daude jadanik, eta instituzioek aurreikusten dutenaren arabera, 2019.urterako prest egongo da. Nahiz eta epeak bukatzen ari diren, Erraustegiaren Aurkako Plataforma, GuraSOS eta Erraustegiaren Ikerketa eta Osasuna Taldeak protestarekin jarraitzen dute, batez ere, azpiegitura honek osasunean eragin ditzakeen kalteetan oinarrituta.
Cursos intensivos de voley, este verano en Errenteria
Organizados por Oarso Boleibol Taldea, están dirigidos a menores de entre 12 y 16 años, y se desarrollarán en el...
Seguir leyendo