Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren ostegunean, hilak 17, 2025eko lurrunezko trenaren denboraldia hasiko du, eta Aste Santuan hamar zirkulazio bereziekin hasiko da. Apirilaren 17tik 21era gutxienez bi irteera egingo dira egunero -11:00etan eta 16:30ean- museotik Lasaoko geltokiraino (Azpeitia).
Museoko instalazioak Aste Santuan irekitzeko ordutegia (apirilaren 17tik 21era, biak barne) honako hau izango da:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Apirilaren 22an, asteartea, museoa itxita egongo da eta apirilaren 23tik aurrera instalazioen ordutegia honako hau izango da:
Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Lurrunezko trenen zerbitzu erregularra eta ‘Sugina egun batez’ jarduera
Aste Santuaren ondoren, lurrunezko trenaren zerbitzu erregularrak azaroaren 2ra arte funtzionatuko du larunbatero, eta irteerak 12:00etan eta 17:30ean izango dira, eta igande eta jaiegun guztietan 12:00etan. Apirilaren 27tik aurrera igande eta jaiegunetan ‘Sugina egun batez’ jarduera ere eskainiko da, lurrunezko trenean bidaiatzeko aukera ematen duen ekimena.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Jendearentzako informazioa
Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
Informazio telefonoa: 943 15 06 77
Faxa: 943 15 07 46
Posta elektronikoa: [email protected]
Webgunea: www.euskotren.eus
Jendearentzako informazioa
Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
Informazio telefonoa: 943 15 06 77
Faxa: 943 15 07 46
Posta elektronikoa: [email protected]
Webgunea: www.euskotren.eus
Deja un comentario