Donostitik
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda
No Result
View All Result
Donostitik
No Result
View All Result
Inicio Idiomas Euskera
Kultura

Getarian gozatu daiteke dagoeneko Elkanoren lehenengo mundu biraz

Por B. M. T. / Redacción
26 marzo, 2021
Tiempo de lectura: 2 mins
0
El hito de Elkano se disfruta ya en Getaria

“Elkano. Lehen Mundu Bira” erakusketa, Getariako Turismo Bulegoan dago ikusgai abendura arte

Gaurtik hasi eta urtea amaitu bitarte, Getariako Turismo Bulegoko erakusketa aretoan ‘Elkano. Munduko Lehenengo Itzulia’-z gozatzeko aukera izango da. Gaur goizean aurkeztu dute agintariek, erakusketak dituen jarduera osagarriak barne. Erakusketa honekin, munduko lehen itzuliaren bostgarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiek aurrera darraite, Getariako itsasgizon ospetsuaren eskutik. Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu du eta Euskal Itsas Museoak ekoitzi du.

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu orokorrak, Harkaitz Millán, Kultura diputatuak, Haritz Alberdi, Getariako Alkateak eta Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendariak «Elkano. Lehen Mundu Bira» erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Getariako Turismo Bulegoan. Erakusketa Donostiako kaitik Juan Sebastian Elkanoren jaioterrira bidaiatu du. Horrela, duela 500 urte Juan Sebastian Elkanoren espedizioa munduari bira ematen lehena izan zela gogoratu dute.

Nao Victoria ontzia, gipuzkoarra buru zuela, Molukas uharteetarako bide berri baten bila abiatu ziren bost ontzietatik iritsi zen bakarra izan zen. Balentria handi hori Euskal Herriko ezagutza nautikoen eta itsas teknologiaren uztartzeari esker eginahal izan zen.

Xabier Alberdi Museoko zuzendariaren iritziz, “Juan Sebastian de Elkano izan zen Moluketatik mendebalderantz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartu zuena, ibilbide ezezagunetatik.  Munduko Lehen Itzulia bere jenialtasunari esker izan zen posible, bere ezagutza nautiko, kosmografiko, teknologiko eta ekonomikoetan, eta bere lidergo gaitasunean oinarrituta”.

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Gipuzkoa “mundura irekita” hazi dela gizartean eta ekonomikoki, eta hori “itsasoari esker” posible izan dela gogorarazi du.

Erakusketan, hainbat objektu ere ikusi ahal izango dira: duela 500 urte espedizioan ontziratu ziren nabigazio herramintak eta lan tresnak antzekoak. Horrelako elementuek bisitaria garai hartara eta, oro har, nabigazioaren artera hurbiltzen dute.

Erakusketa bizia

Erakusketari lotutako, hainbat ekimen garatuko dira; bisita gidatuak, antzeztuak, Xabier Alberdi komisarioarekin topaketak, esate baterako. Bisitak ordainpekoak izango dira eta, momentuz, euskaraz eta gaztelaniaz gauzatuko dira.

Familiak “Elkano. Lehen Mundu Bira” erakusketara gerturatzeko asmoz, bisita librea etxeko txikienei egokitzen zaie. Izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko bisitariek koaderno bat izango dute eskuragarri erakusketa aretoaren harreran.

 Informazio praktikoa

«Elkano. Lehen Mundu Bira». 2021eko martxoaren 26tik abendura arte. Asteartetik igandera: 10:00etatik 13:00etara. Doako sarrera. Erakusketari lotuta dauden jarduerak ordainpekoak izango dira.

Erakusketari loturiko jarduerak

Elkanoren Getaria aurki ezazu bisitak Aste Santuan egunero. Bestelako datak zehazteke. Sarrera orokorra 4€ pertsonako, 2€ 12 urtetik beherakoentzat.

Bisita antzeztuak Apirilak 3 eta 10, larunbata (Aste Santua) 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Bestelako datak zehazteke. Sarrera orokorra 4€ pertsonako, 2€ 12 urtetik beherakoentzat.

Komisarioarekin topaketak Hileko azkenengo asteazkenean (apiriletik aurrera). 18:00etan. Sarrera 4€ pertsonako.

Tags: #GetariaElkanoerakusketaEuskalItsasMuseoaGipuzkoaMundubira

Más Noticias

Covid-19: Donostia cierra desde mañana con Gipuzkoa teñida de rojo

19 abril, 2021
coronavirus

Condenados por aportar documentos falsos para cobrar un seguro de accidentes

19 abril, 2021
Comienza la vacunación de la Ertzaintza contra el Covid-19

Tres detenidos por intento de homicidio en Hernani

18 abril, 2021

Covid-19: La tasa de contagio supera el 9% con 775 positivos en Euskadi

18 abril, 2021

Noticias recientes

Coronavirus

Covid-19: Donostia cierra desde mañana con Gipuzkoa teñida de rojo

Por A. E. / Redacción
19 abril, 2021

Euskadi sumó ayer 633 contagios de un total de 7.254 test diagnósticos (el 8,7%). En el Territorio fueron 302 positivos

Read more

Condenados por aportar documentos falsos para cobrar un seguro de accidentes

Oihana Varelak EZ ikuskizuna aurkeztuko du Igandean Gazteszenan

Oihana Varela presenta este domingo el espectáculo EZ en Gazteszena

A la venta las entradas del Festival de Cine y Derechos Humanos

Kuix
Ekogunea
Copyright 2021. Donostitik.com
[email protected]
Tel: 666 01 41 00
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

No Result
View All Result
  • Síguenos en Telegram
  • Coronavirus
  • Reportajes
  • Entrevistas
  • Blogs
  • Galerias
  • Euskera
  • Secciones
    • Información general
    • Cultura
    • Deportes
    • Sucesos
    • Deusto informa
    • Donostiatxikia
  • Agenda

© 2021 Donostitik.com Tel. 666 01 41 00

Welcome Back!

Login to your account below

Forgotten Password?

Retrieve your password

Please enter your username or email address to reset your password.

Log In

Add New Playlist