Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Armoniak emakumeen ongizate integralerako programa abiarazi dute

Proiektua Emakumeok Mugimenduan programaren parte da, eta lehen fasean apiriletik uztailera bitartean garatuko da Kiroletxean. Parte-hartzea doakoa izango da interesa duten emakume guztientzat.

armonia scaled Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Armoniak emakumeen ongizate integralerako programa abiarazi dute

Armonía taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, “Mugarik gabeko ongizaterako bidea” aurkeztu du. Emakumeei zuzendutako ongizate integraleko programa doakoa da, eta apiriletik uztailera bitartean egingo da Kiroletxeko areto nagusian, Anoeta estadioaren azpian.

Goizane Alvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak adierazi duenez, “programa hau guztiz bat dator Departamentuak Gipuzkoako emakumeentzat espazio seguru, irisgarri eta erabilgarriak sortzen jarraitzeko egin duen apustuarekin, ikuspegi integral batetik norbere burua zaindu, partekatu eta indartzeko aukera eskainiz”. Halaber, nabarmendu du “ongizateaz hitz egitea berdintasunaz, osasunaz, autonomiaz eta komunitateaz hitz egitea ere badela, eta horixe dela, hain zuzen ere, Emakumeok Mugimenduan programaren bidez bultzatu nahi dena: emakumeei eguneroko bizitzan lagunduko dieten eta hobeto bizitzeko tresnak eskainiko dizkieten ekimenak”.

Ekimenaren helburua ongizatea ikuspegi holistiko batetik sustatzea da, emakumeen bizitzako funtsezko hainbat arlo landuz. Programak garapen emozionala, fisikoa, soziala, intelektuala, ingurumenekoa eta finantzarioa lantzen dituzten saioak eta jarduerak biltzen ditu. Parte-hartzaileei hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuan laguntzea du xede, ohitura osasungarriak, autoezagutza eta ingurunearekiko lotura sustatuz.

Programa Armonía taldeak bultzatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuarekin elkarlanean, emakumeen berdintasuna, ongizatea eta ahalduntzea sustatzeko konpromisoaren barruan, Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren bidez.

Parte-hartzea guztiz doakoa da, eta lekuak mugatuak izango dira edukiera bete arte. Interesa dutenek informazio gehiago lor dezakete Instagram bidez: @somos_armonia.es

Armoniari buruz

Armonia duela bi urte sortu zuten lau emakumek, ongizate integral, kontziente eta irisgarri baterako bidean beste emakumeei laguntzeko helburuarekin. Ikuspegi global batetik, ongizatea bere dimentsio guztietan —emozionalean, fisikoan eta sozialean— lantzen duten espazioak sustatzen ditu, autozainketa, autoezagutza eta komunitatearen sorrera bultzatuz. Ekimen puntualetatik harago, Armoniak lurraldean benetako eragina sortzeko bokazioa du, emakumeen bizi-kalitatea egunerokoan hobetzen lagunduko duten tresna praktikoak eskainiz.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa