01 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Protección infantil ante el Covid: Mascarillas
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Gipuzkoako Ogasunak 1.077 milioi euroko zerga iruzurra azaleratu du legealdi honetan

07 Mar.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Iaz 251,3 milioi izan ziren, horietatik 81,2 Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin lotutak zeudelarik

251,3 milioi euroko zerga iruzurra azaleratu zuen Gipuzkoako foru Ogasunak 2018 urtean. Zergaz zerga, 81,2 miloi euro azaleratu ziren Balio Erantsiaren gaineko Zergan (BEZ); 76,4 milioi euro, Sozietateen gaineko Zergan; 54,3 milioi euro, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Ondarearen gaineko Zergan; eta 39,3 milioi euro, gainerako zergetan. Zenbatekoa aurreko urtekoaren antzekoa da (2,1 milioi baxuagoa) eta, beraz, azken urteetan egonkortu egin da azaleratutako zerga zorra, Enpresak Sustatzeko Sozietateen efektua atzean utzi ostean.

Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatu den Jabier Larrañaga Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza batzordean agertu da gaur, azken ekitaldiko emaitzen berri emateko, eta baita 2019 honetan zerga iruzurraren aurkako borrokan jarraitzen ari diren lan lerro nagusiak xehatzeko ere. Berarekin izan da Ogasuneko foru zuzendari den Jokin Perona. Biek gogoratu dutenez, zerga iruzurrari aurre egitea foru erakundeak legealdian osoan zehar izan duen helburu estrategikoetakoa izan da eta, lau urte hauetan, guztira, 1.077 milioi euro azaleratzea ahalbidetu du.

2018ra itzulita, foru erakundeak 93.867 jarduketa egin zituen alor honetan. Zergaz zerga joanda, 36.741 esku hartze egin ziren PFEZan edota Ondarearen gaineko Zergan; 5.323 Sozietateen gaineko Zergan; 43.303 BEZan; eta 8.760 gainerako zergetan. Gainera, foru Ogasunak 9.181 errekerimendu egin zizkien aitortzaile ez direnei, eta 41.598 bahitura eginbide. Ikuskaritzaren lan lerroei dagokienean, bere jarduketek 101,9 milioi euro azaleratzea ahalbidetu zuten, 685 espedienteri dagozkienak. Honela, besteak beste, 8,1 milioi euro azaleratu ziren kaleko jarduketetan, 27,5 milioi beste Ogasunekin dagoen harremanari esker, edota beste 0,4 nazioarteko BEZ trametan.

Escribir comentario