High River film laburrak Cannesko Zinemaldiaren merkatuan parte hartuko du

ICAAren 2cool4school ekimenak hautatu du Daniel Alegreren lana, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle ohia

Daniel Alegrete1 High River film laburrak Cannesko Zinemaldiaren merkatuan parte hartuko du
Daniel Alegrete. Argazkia: EQZE

Elías Querejeta Zine Eskola Cannesko Zinemaldiaren 79. edizioan izango da, High River film laburrarekin. Lanaren egilea Daniel Alegrete da, EQZEko 2024-2025 promozioko ikaslea.

Filma ICAAren —Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua— 2cool4school ekimenak hautatu du. Programa horrek urtero Estatuko zinema-eskoletako lanen aukeraketa bat eramaten du Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner atalera. Seigarren edizio honetan, High River ESCAC, ECAM eta UPVko beste hiru lanekin batera aurkeztuko da.

Gipuzkoako Kultura diputatu Goizane Álvarez pozik agertu da film laburra Cannesen egoteagatik, eta nabarmendu du hautaketa horrek “berresten” duela Elías Querejeta Zine Eskolak talentu berriei laguntzeko duen gaitasuna. Haren esanetan, EQZEk “Gipuzkoa etorkizuneko zinema pentsatzen eta eraikitzen ari den lekuetara eramaten” laguntzen du.

Álvarezek azpimarratu du eskola “sortzen, ikertzen eta pentsatzen den tokia” dela, eta horrek eragina duela lurraldeko ikus-entzunezko ekosisteman. Bere ustez, EQZEk zinemagile belaunaldi berriei begirada propioa garatzeko tresnak eskaintzen dizkie, ikuspegi kritikoari eta garaikidetasunari uko egin gabe.

Diputatuak Daniel Alegrete eta filmaren lantaldea zoriondu ditu, eta adierazi du halako hautaketek nazioarteko ateak zabaltzen dizkietela ez bakarrik egileei, baita Gipuzkoako sorkuntza eta ikus-entzunezko ekosistemari ere.

High River fikziozko lana da, Bilboko High izeneko gay klub batean girotua, 1983ko abuztuko uholde katastrofikoen garaian. Film laburra High film luzearen garapen-prozesutik sortu da, Alegrete prestatzen ari den proiektutik. Lan horrek D’A Film Festival, Márgenes eta Mostra FIRE laborategietan parte hartu du azken aldian.

Daniel Alegrete (Madril, 1993) Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da UC3Mn eta Artearen Historian UNEDen. Bere prestakuntza Sarajevo Film Academyn eta MasterLAVen osatu du, eta 2025ean Sorkuntza masterra amaitu zuen Elías Querejeta Zine Eskolan.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Donostia.eus
Kutxa Fundazioa
Violencia machista en digital