25 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Donostia Kultura

“Irabazi”, galtzeari edo irabazteari buruzko hausnarketa asteazkenetik aurrera Antzoki Zaharrean

Jon Plazaola “Irabazi”.
24 Ago.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Victoria Eugenia Antzokian "La sumisión (y el porvenir está en los huevos)" antzezlana aurkeztuko da abuztuaren 28an eta 29an, 20etan

Abuztuak amaiera ematen dio uda zalantzati honi, baina Donostia Kulturatik antzerkiz eta estreinaldiz betetako aste baten aldeko apustua egin dute. Jon Plazaola protagonista duen “Irabazi” antzezlana Antzoki Zaharrean izango da ikusgai datorren asteazkenetik aurrea. Eta abuztuaren 28tik aurrera Victoria Eugenia Antzokira helduko da “La sumisión (y el porvenir está en los huevos)”.

“Garrantzitsuena parte hartzea da”. Gizarte lehiakor, krudel eta mesfidati batean, jendea prest dago gainontzekoak zapaltzeko besteen gainetik gelditze horrekin, edo hala diote “Irabazi”n. Felix protagonistak ez daki zer den bere bizitzan ezer irabaztea. Bere erosotasun-eremua aurkitu du ez atzera ez aurerra daraman egoera horretan. Baina gau horretan dena aldatzen da, Felixek sari bat jasoko du. “Bizitzak erakutsi digu galtzen, baina, ba al dakigu irabazten?”, abuztuaren 26tik 30era Antzoki Zaharrean, 20 etan, euskaraz gozatu ahal izango den hausnarketa.

Victoria Eugenia Antzokira “La sumisión ( y el porvenir está en los huevos)”, iritsiko da, Morfeo Teatrok eta Victoria Eugenia Antzokiak elkarrekin ekoitzitako lana. Gezur zentzugabe bat, non Jacobo izeneko gazte batek, inguratzen duen munduaz atsekabeturik, familia bat osatzearei uko egiten dion. Gurasoak desobeditzen saiatuko dira, ezkontzera behartuz, baina Jacobok uko egingo dio ezkontzeari, munduko emakumerik itsusienarekin ez bada. Bere gurasoek Roberta aurkeztuko diote, hiru sudur dituen neska bat, eta honek liluratu egingo du. Elkarrizketa zentzugabea izango da, eta abuztuaren 28an eta 29an izango da ikusgai, 20etan.

Escribir comentario