Itzurungo erraldoiak, Aste Nagusitik San Telmo Museora

Konpartsako zortzi erraldoiak irailaren 13ra arte ikusi ahal izango dira Altzoko Handiarekin batera

Itzurun Itzurungo erraldoiak, Aste Nagusitik San Telmo Museora

Aste Nagusia amaituta, Itzurun konpartsako zortzi erraldoiak San Telmo Museora joan dira atseden hartzera, Joakin Elizegi Altzoko Handiaren etxera, eta bertan egongo dira irailaren 13ra arte.

Erromualdo, Estitxu, Eneko, Blanca, Manrique, Karmeli, Mattin eta Maritxu Joakin Elizegi Altzoko Handiarekin elkartuko dira museoan.

Familiei zuzendutako proposamenak «erraldoien ibilbidea» egiteko aukera eskaintzen du, klaustroan eta erakusketa iraunkorrean barrena, erraldoi guztiak ikusteko. Ibilbidea egiten dutenek, gainera, bi erraldoi txikiren zozketan parte hartu ahal izango dute. Zozketari buruzko informazioa museoaren sarreran dago.

Erraldoiak asteartetik igandera, 10:00etatik 18:30era, ikusi ahal izango dira irailaren 13ra arte. Sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa