Inicio » Idiomas » Euskera » Langabeentzako doako euskara ikastaroetan izena emateko azken egunak

Langabeentzako doako euskara ikastaroetan izena emateko azken egunak

Izen-emate epea zabalik irailaren 23ra arte

Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2022eko udazkenean. Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 23an itxiko da eta oraindik bertan parte hartzeko aukera badago, talde batzuetan plazak hutsik daude eta.

Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena, baita on-line www.donostia.eus web orrian ere. Nahikoa da langabezia egoeran egotea izena emateko. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: “behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabeek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu” adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak.

Iaz guztira 96 lagunek eman zuten izena ikastaro hauetan eta ikasleen balorazioa positiboa izan da. Hori gutxi balitz, “doako ikastaro horiek jaso eta gero, horietako ikasle batzuk euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale”, gaineratu du Jon Insaustik.

Informazio gehiagorako: www.donostiaeuskaraz.eus


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa