Moeveko 150 langilek greba egingo dute ostiraletik igandera Gipuzkoako 16 gasolindegitan

Lan-baldintzak hobetzeko enpresarekin akordiorik lortu ez dutela azaldu dute LABek eta ELAk; greba ostiraleko 22:00etan hasi eta igandeko 22:00etan amaituko da

moeve Moeveko 150 langilek greba egingo dute ostiraletik igandera Gipuzkoako 16 gasolindegitan

Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek greba egingo dute abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara, LAB eta ELA sindikatuek jakinarazi dutenez. Langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen, eta oraingoz ez dute akordiorik lortu.

Sindikatuek azaldu dutenez, enpresak ez du «langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso» eman. Egoera horren aurrean, langileek lehen greba zikloa egin zuten uztailaren 30etik abuztuaren 2ra. LABen eta ELAren arabera, deialdi hark «ia erabateko» jarraipena izan zuen.

Negoziazioetan akordiorik lortu ez dutenez, mobilizazioei jarraipena ematea erabaki dute. Greba ostiral gauean hasiko da eta igandera arte iraungo du. Enpresa batzordea LABeko bost ordezkarik eta ELAko hiruk osatzen dute.

Grebaren barruan, langileek elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan, abuztuaren 15ean, 9:00etan, Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean, Baionako noranzkoan.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa