29 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
WeeINN
Estudiantes del grado en Turismo participan en Donostia WeekINN
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Errepideak

N-I errepidea birgaitzeko lanek kamioien zirkulazioa debekatu dute Andoain eta Beasain artean

Aintzane Oiarbide gaur goizean. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
05 Ago.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
Lanak abuztuaren 8tik 23ra izango dira. 3,5 tonatik gorako ibilgailuek debekatuta izango dute 8etatik 20etara ibiltzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbat honetan, abuztuak 8, ekingo dio N-I errepidetik Villabona parean dagoen 1,5 kilometroko zatia sakon berreraikitzeko lanei. Hori dela eta, obren konplexutasuna eta iraupena kontuan hartuta, kamioiek debekatuta izango dute N-I errepidetik zirkulatzea Andoain eta Beasain arteko bi noranzkoetan, 8etatik 23etara, eta 3,5 tonatik gorako kamioi guztiei eragingo die, salbu eta ibilbide horretako udalerri batean badaude.

Ezarritako masa-muga gainditzen duten salgaien garraiorako ordezko ibilbide hauek proposatzen dira: alde batetik, Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, A-15 ibilbidea (Nafarroa-Gipuzkoa autobidea) Irurtzundik Andoaineraino. Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeak egiteko, Andoain-Beasain noranzkoan egin beharreko murrizketa dela-eta, N-I errepideko erabiltzaileek A-15etik jarraitu beharko dute Andoaindik Irurtzuneraino.

Azkenik, Goierri eskualdetik datozen erabiltzaileentzar, Olaberriako N-I-417 lotunetik A-636 errepidera (Beasainetik Bergarara) sartzea gomendatzen da, eta AP-1 eta AP-8 errepideak erabiltzea helmugara iristeko.

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak gaur goizean azaldu duenez, garraio astuna debekatzeko arrazoia obraren ezohiko iraupena zen. “Errepide honetako trafiko handia jakinda, lanak asteburuetan egiten saiatzen gara, trafiko gutxien dagoen uneetan. Hala ere, oraingo honetan, egin beharreko obraren dimentsioak bi astez jarraian lan egitera behartzen gaitu”, gaineratu du.

Oiarbidek argitu zuenez, kamioiek zirkulatzeko debekua duten arren, hori ez da auto-ilarak edo, gutxienez, zirkulazio motela saihesteko arrazoia izango, eta, beraz, beste bide batzuk erabiltzea gomendatzen diete ibilgailu guztiei, jatorriaren eta helmugaren arabera. “Lanak luzatzen diren bitartean, trafikoa bypass bidez erregulatuko da; ibilgailu astunek zailtasunak izaten dituzte errei aldaketa hori egiteko, eta, beraz, trafikoaren arintasuna eta segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa ikusten dugu zirkulazioa murriztea eremu horretan”, azaldu du.

“Bide-zroua agortuta dago tarte horretan, eta, beraz, erabat berritu beharko da. Halaber, ezaugarri funtzionalak hobetuko dira, segurtasunari eta erosotasunari dagokienez, eta zoru osoa babestuko da, iraunkortasunari, iragazgaiztasunari eta uniformetasunari dagokienez”, azpimarratu du Oiarbidek. Lanek 684.840,08 euroko aurrekontua dute.

“Estatisdikoki, bi aste hauek dira urte osoan trafiko gutxien izan duten datak“, gaineratu du. Gainera, prebentzio programaren bidez “azken lau urteetan ia 8 milio euro inbertitu ditugu eta N-I errepideko 30 kilometro berritu ditugu. Gainera, ohiko kontsebazioan egiten diren bacheo kanpainak 2 milio euro ingurukoak dira”.

Escribir comentario