Osakidetzak 100 giltzurrun-transplante egin ditu aurten Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Errekorreko kopurua da, eta lehen aldiz lortu da urteko lehen sei hilabeteetan ehun transplante egitea.
Osakidetzaren giltzurrun-transplanteen programak urtean 150 transplante inguru egiten ditu batez beste. Horregatik, aurten lehen seihilekoan ehun transplante egin izana mugarri garrantzitsutzat jo dute.
Osakidetzaren arabera, emaitza hori posible izan da profesionalen koordinazioari eta organo-emaileen eskuzabaltasunari esker. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak hildako nahiz bizirik dauden emaileen giltzurrunak transplantatzen ditu, baita kasu konplexuenak ere.
Aurten egindako 100 transplanteetatik sei emaile bizien bidez egin dira eta lau haurrei. Gurutzetako Ospitalea, gainera, Estatuko erreferentziazko zentroa da haurren giltzurrun-transplanteak egiteko.
Osakidetzak gogorarazi du Gurutzetako Ospitalea erreferentea dela gibeleko transplanteetan ere. Aurten dagoeneko 34 egin dira, eta programa martxan jarri zenetik ia 2.000 transplante egin ditu zentroak.




Deja un comentario