Donostiako Musika Hamabostaldiak azken txanpa hasiko du asteazken honetan, abuztuaren 27an, Kursaal Auditorioan. Parisko Opera Nazionaleko Orkestra ariko da Thomas Adès britainiarraren zuzendaritzapean, eta Kirill Gerstein pianista errusiar-amerikarra izango du bakarlari.
Programa guztia Maurice Raveli eskainiko zaio: Le tombeau de Couperin, Ezker eskurako kontzertua eta La Valse izango dira entzungai. Horrez gain, Adèsek berak idatzitako Piano kontzertua Euskadin estreinatuko da, Gersteinek bakarlari izango duela, obra hari eskainia baitzuen konpositoreak.
Kontzertua 20:30ean hasiko da (ohiko ordutegia baino beranduago), eta sarrerak Kursaal eta Victoria Eugenia antzokietako leihatiletan nahiz quincenamusical.eus webgunean eros daitezke.



Deja un comentario