Sagar bilketa aurreratu da eta iaz baino uzta askoz txikiagoa espero da

Euskal Sagardoak aurreikusi du aurtengo uzta iazkoaren %30-35 ingurukoa izango dela eta sagarra ohi baino txikiagoa dela, udako ur eskasiaren ondorioz

sidra Sagar bilketa aurreratu da eta iaz baino uzta askoz txikiagoa espero da

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarako sagarra ekoizten duten zenbait sagastitan dagoeneko hasi dira sagarra biltzen, normalean baino lehenago. Beste sagasti batzuetan datozen egun eta asteetan hasiko dira lan horretan, eta sagardotegietako tolareak ere martxan jartzen hasi dira.

Euskal Sagardoak jakinarazi duenez, sagardotegi gehienek iraileko lehen hamabostaldian jarriko dituzte tolareak martxan. Aurtengo uda lehorraren ondorioz, zenbait sagastitan uzta aurreratzea erabaki dute, sagarra heltzen eta erortzen hasi baita.

Aurtengoa sagar urte txikia izango da Euskal Herriko zonalde gehienetan, baina alde handiak daude leku batetik bestera. Gipuzkoako kostaldean eta Bizkaian, esaterako, sagar gutxi dago; Gipuzkoako Goierrin eta Arabako zenbait zonaldetan, berriz, gehiago.

Oro har, sagarra aurreko urteetan baino txikiagoa da, udan ur gutxi izan delako.

Euskal Sagardoa uzten arteko aldeak orekatzeko lanean ari da eta etorkizunerako proiektuak ditu joera hori murrizteko. Oraingoz, ordea, bi urtez behingo joera errepikatzen ari da eta 2026ko uzta iazkoaren %30-35 ingurukoa izatea aurreikusten da.

Uzta txikiagoa den urteetan gertatu ohi den bezala, sagardotegi gehienek «izaera handiko sagarra» izatea espero dute, baina hori datozen asteetan egiaztatu beharko da, sagarra bildu eta jo ahala.

Euskal Sagardoak irailaren 16an, 10:30ean, egingo du Sagar Uzta aurkezpena, Villabonako Otalarrea sagasti esperimentalean. Bertan emango dituzte 2026ko sagar uztaren xehetasun guztiak.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa